domingo, 25 de octubre de 2020

Dinamika: Betaurreko positiboak

    Autoestimuaren etsai handi bat negatiboa edo ezkorra izatea da, edo egoera bakoitzean txarra dena ikustea. Horregatik, betaurreko hauen bidez, haurrei lagunduko diegu positiboagoak izaten, eguneroko zailtasunetan aukerak ikusten eta norberaren eta besteen ezaugarri positiboei erreparatzen, akatsak bakarrik ikusi ordez.

    Haur bakoitzari betaurrekoak emango dizkiogu, moztu eta margotzeko (dokumentuaren bukaeran begira ezazu)

    Dekoratu eta muntatu ondoren, azalduko diegu magikoak direla, eta jartzen direnean inguruan duten guztiaren alderdi onak eta positiboak baino ezin dituztela ikusi.

   Esan diezaiekegu jar diezazkieketela, eta, haiekin, ondoan duten lagunaren/senidearen zerbait positiboa esan dezatela: "beti laguntzen dit ariketekin", "lagun ona da", "oso atsegina da", "badaki partekatzen"...

    Eta haurra egoera zailean dagoenean, betaurrekoak jantzi eta positiboa ikusten saia gaitezke, beti atera baitezakegu ikaskuntzaren bat gertatzen zaigun guztiaz: beste pertsona batekin izandako gatazka, akatsa, ezbeharra...

sábado, 24 de octubre de 2020

BIHOTZ ONA - DENBORAren KAPSULA

Ikasturte honen hasieran, BIHOTZ ONA lelopean d enboraldi berezi honetan bizi izan ditugunak konparitu ditugu eskolan. Bai eskolako txikiek bai eskolako zaharrenek garai honetan egindako deskubrimenduen inguruan hitz egiteko aukera izan dute.. MILA ESKER guztioi egindako gogoetarengatik!

#corpasión #elpilarikastetxeairun #bihotzonaelpilar


domingo, 18 de octubre de 2020

Ipuina: ARROSA ZURIA

Denok gara baliotsuak geure kabuz;

Batzuetan uste baino askoz gehiago.

 

   Sastrakadi lorategi batean, belar eta sasi artean, arrosa zuri bat agertu zen ezerezetik. Zuria zen, elurra bezala, petaloak tertziopelozkoak ziruditen, eta goizeko ihintza hostoen gainean distiratzen zuen, kristal distiratsu gisa. Berak ezin zuen bere burua ikusi, horregatik ez zekien zein polita zen. Egunak aurrera joaten ziren, arrosaren inguruan zeudenak haren perfekzioa miresten zuten bitartean: lurrina, petaloen leuntasuna, harmonia… Arrosa ez zen konturatzen ikusten zuen guztiak harekiko gorespenak zituela. Inguratzen zuten belar txarrak liluratuta zeuden haren edertasunarekin, eta bere usainak eta bere dotoreziak sorginduta zituen guztiak.

   Egun eguzkitsu eta bero batean, neska bat lorategian paseatzen ari zen, ama lurrak zenbat gauza eder oparitzen dizkigun pentsatuz. Bat-batean, arrosa zuri bat ikusi zuen lorategiaren alde baztertuan. Arrosa zuria ihartzeko arriskuan zegoen.

–Egun batzuk dira euririk egiten ez duela, pentsatu zuen – bihar hemen geratzen bada, ihartu egingo da. Etxera eramango dut eta oparitu didaten pitxer eder hartan jarriko dut.

   Eta halaxe egin zuen. Bere maitasun guztiarekin, arrosa uretan jarri zuen, koloretako kristalezko pitxer txiki batean, eta leihora hurbildu zuen. -Hemen utziko dut, pentsatu zuen —horrela iritsiko baitzaio eguzki-argia—. Neskak ez zekien, ordea, leihoko islak inoiz ezagutu ez zuen bere buruaren erretratua erakusten ziola arrosari.

-Ni naiz? Pentsatu zuen arrosa zuriak. Apurka-apurka, haren hostoak, lurrerantz okertuta, zuzenduz joan ziren, eta berriro ere eguzkira begiratzen zuten; horrela, poliki-poliki, bere silueta liraina berreskuratzen joan zen. Erabat berrezarrita egon zenean, kristalari begira, lore ederra zela ikusi zuen, eta pentsatu zuen: Ene! Orain arte ez naiz konturatu nor nintzen, nola egon naiz hain itsu?

   Arrosak bere egunak bere edertasuna ikusi gabe igaro zituela ikusi zuen. Bere buruari begiratu gabe, nor zen jakiteko. Benetan nor zaren jakin nahi baduzu, ahaztu inguruan ikusten duzuna eta begiratu beti zure bihotzean.



   Gogoetarako galderak:

             (Guztion artean berriz istorioa kontatu)

          Zein da ipuin honen mezua? Zer esaten digu?

         Hasieran arrosa lorategiaren alde baztertu batean eta sastraka artean zegoen bere burua ez zuelarik ikusten. Bukarean etxeko toki zaindu batean zegoen bere islaren kontzientea zelarik. Tokiak, hau da, non gauden eragina al du gugan? Nola zaindu dezakegu non gauden? Zein girotan hobeto gaude?

         Ipuinaren bukaeran bihotzean begiratu behar dugula esaten zaigu. Zer esan nahi du hori? Zer ikusi dezakegu gure bihotzetan?

domingo, 11 de octubre de 2020

Bideoa: Imajinatu, amets egin, sortu...

 (Bideo ikusi aurretik tituloa irakurri eta hilabete honetako LELOa gogoratuko dugu)

LELOA: Zugan sinets ezazu. Zure burua bilatu… aurkitu… eta asko maite ezazu

BIDEOA: Birsortu zure bizitza: benetako sormena zugan dago.


BIDEOAren inguruan GOGOETA egiten:

         -Bideoa ikusi eta gero, zer sentitzen duzu? Zer sortzen du zugan?

        - Zein da zure ustetan bideoak eman nahi duen mezua?

         -Azaldu diren gauza guztien artean, zein hitz edo irudi zure arreta deitu dute?

        - Aipatzen diren gauza guztien artean, zeintzuk behar ditugu gure bizitza osoa izan dadin? Ba al dago bideoan esaten ez den zerbait zuretzat garrantzitsuena dena?


domingo, 4 de octubre de 2020

Gogoeta: ZUGAN SINETS EZAZU

 

Zugan sinets ezazu. Zure burua bilatu… aurkitu… eta asko maite ezazu



   Zenbaitetan ezgauza sentitzen gara. Zenbait gauzaren aurrean ezgauza… problema bat ebazteko, arazo bati aurre egiteko. Zenbaitetan porrota nabaritzen duzu azterketa batean, edota lagunekin, edota etxean, edota… eta zalantzatan hasten zara. Zure ahalmena eta balioa zalantzatan jartzen duzu eta etsipen esaldiak erabiltzen dituzu: “ezin dut”; “nik ez dut balio”, “besteak hobeak dira”… Zuere burua GEZURRETAN ari da: Uste duzuna baino gehiago ahal duzu. Guztiok dugu indar handi bat gure barnean, guztiok ditugu ahalmen izugarriak gure barruan. Fruitu asko eman dezaketen gaitasunak ditugu. Ez galdu zeure ametsak eta zeure bideari eutsi.

   Une batez begiak itxi eta nolakoa zaren pentsa ezazu. Zer bereizten zaitu besteengandik? Zertan zara trebea? Zerekin gozatzen al duzu? Zer daukazu besteei erakusteko? Guztiok dugu altxor bat geure barnean eta guztiok abileziak ditugu gure barruan. Trebetasun desberdinei esker gizarteak aurrera egiten du. Imajinatzen al duzu guztiok matematikatan trebeak izango bagina, baina oso txarrak eskulanetan? Mundua zehatza eta kalkulatua izango litzateke, arte lanik gabekoa, tristea… Beraz, argi izan guztion abileziak ezin bestekoak direla eta besteekin elkarbanatu behar ditugula. Zuk ere zeure abileziak dituzu. Hortaz, guztion artean mundua kolorez betetzen dugu.

   Zeure buruari galdegiozu: Zertan naiz ona? Zein dira nire abileziak?” Zuk egiten duzun edozein gauza balio du, gauza asko baitaude: margotzea, dantzatzea, kantatzea, kirolak egitea, lagunak izatea, besteen aurrean hitz egitea, ordenagailua erabiltzea, argazkiak ateratzea, sukaldatzea, naturaz gozatzea…

   Eta zu, zertan zara trebea?

   Gogora ezazu: Zugan sinets ezazu. Zure burua bilatu… aurkitu… eta asko maite ezazu

sábado, 15 de agosto de 2020

BIHOTZ ONA / CORPASIÓN

Ikasturte honetako LELOA aurkezteko bideoa.
Mariaren Lagundiko plataforma guztietako LELOA izango da.

   Aurreko ikasturtean enpatia eta sinpatia ENTZUTEAREKIN lotu genituen, ikasturtean landutako guztiarekin bat eginez.

   Ikasturte honetan, lema berri bat eskaintzen dizugu: BIHOTZ ONA, “BIHOTZEZ INDARTSUAK”. Hau esan nahi du:
  Bizitzaren alde bihotza jar ezazu.
  Besteen alde bihotza jar ezazu.
  Bizitzaren alde bihotza jar ezazu.
  Jainkoarenarekin bihotza jar ezazu.

    Lema hori zentzuz gauzatzera gonbidatzen zaitugu. BIHOTZ ONA / KORPASIOA erabilita ikasturte honetan sartzeko gonbitea egiten dizugu.




En el curso pasado vinculamos la empatía y la simpatía a la ESCUCHA, uniéndolo con todo lo trabajado durante el curso.

     Este curso, te ofrecemos un nuevo lema: CORPASIÓN, “APASIÓNATE CON CORAZÓN” que significa:


  Apasiónate con tu Vida
  Apasiónate con el otro y por los otros
  Apasionados por la Vida
  Apasiónate con lo de Dios

Te invitamos a plasmar este lema en un gesto que imprima todo lo que hagas con sentido. Este curso te invitamos a sea desde CORPASIÓN.

jueves, 13 de agosto de 2020

"Celébrate", Miki Nuñezen kanta

"BIHOTZ ONA" (KORPASIOA) girotzeko eta ikasturtean zehar gogorarazteko proposatzen dugun kanta:



o    ¿Cuál es esa pasión qué has escogido? (actividad, situación que te hace vibrar, te hace sentirte bien,…) y que quieres impulsar a lo largo del curso…
      Zer grina aukeratu duzu? (jarduera, bibrarazten zaituen egoera, ondo sentiarazten zaituena…) eta ikasturtean zehar bultzatu nahi duzuna…

o    ¿Qué emociones sientes cuando haces aquello que te apasiona?
        Zer emozio sentitzen dituzu gustuko duzuna egiten duzunean?

o    ¿La practicas a menudo o crees que deberías practicarla más?
        Maiz egiten duzu, ala gehiago praktikatu beharko zenuke?

UDA POLITA IZAN!