Autoestimuaren etsai handi bat negatiboa edo
ezkorra izatea da, edo egoera bakoitzean txarra dena ikustea. Horregatik,
betaurreko hauen bidez, haurrei lagunduko diegu positiboagoak izaten, eguneroko
zailtasunetan aukerak ikusten eta norberaren eta besteen ezaugarri positiboei
erreparatzen, akatsak bakarrik ikusi ordez.
Haur bakoitzari betaurrekoak emango
dizkiogu, moztu eta margotzeko (dokumentuaren bukaeran begira ezazu)
Dekoratu eta muntatu ondoren, azalduko diegu
magikoak direla, eta jartzen direnean inguruan duten guztiaren alderdi onak eta
positiboak baino ezin dituztela ikusi.
Esan diezaiekegu jar diezazkieketela, eta,
haiekin, ondoan duten lagunaren/senidearen zerbait positiboa esan dezatela:
"beti laguntzen dit ariketekin", "lagun ona da",
"oso atsegina da", "badaki partekatzen"...
Eta haurra
egoera zailean dagoenean, betaurrekoak jantzi eta positiboa ikusten saia
gaitezke, beti atera baitezakegu ikaskuntzaren bat gertatzen zaigun guztiaz:
beste pertsona batekin izandako gatazka, akatsa, ezbeharra...
No hay comentarios:
Publicar un comentario