domingo, 18 de octubre de 2020

Ipuina: ARROSA ZURIA

Denok gara baliotsuak geure kabuz;

Batzuetan uste baino askoz gehiago.

 

   Sastrakadi lorategi batean, belar eta sasi artean, arrosa zuri bat agertu zen ezerezetik. Zuria zen, elurra bezala, petaloak tertziopelozkoak ziruditen, eta goizeko ihintza hostoen gainean distiratzen zuen, kristal distiratsu gisa. Berak ezin zuen bere burua ikusi, horregatik ez zekien zein polita zen. Egunak aurrera joaten ziren, arrosaren inguruan zeudenak haren perfekzioa miresten zuten bitartean: lurrina, petaloen leuntasuna, harmonia… Arrosa ez zen konturatzen ikusten zuen guztiak harekiko gorespenak zituela. Inguratzen zuten belar txarrak liluratuta zeuden haren edertasunarekin, eta bere usainak eta bere dotoreziak sorginduta zituen guztiak.

   Egun eguzkitsu eta bero batean, neska bat lorategian paseatzen ari zen, ama lurrak zenbat gauza eder oparitzen dizkigun pentsatuz. Bat-batean, arrosa zuri bat ikusi zuen lorategiaren alde baztertuan. Arrosa zuria ihartzeko arriskuan zegoen.

–Egun batzuk dira euririk egiten ez duela, pentsatu zuen – bihar hemen geratzen bada, ihartu egingo da. Etxera eramango dut eta oparitu didaten pitxer eder hartan jarriko dut.

   Eta halaxe egin zuen. Bere maitasun guztiarekin, arrosa uretan jarri zuen, koloretako kristalezko pitxer txiki batean, eta leihora hurbildu zuen. -Hemen utziko dut, pentsatu zuen —horrela iritsiko baitzaio eguzki-argia—. Neskak ez zekien, ordea, leihoko islak inoiz ezagutu ez zuen bere buruaren erretratua erakusten ziola arrosari.

-Ni naiz? Pentsatu zuen arrosa zuriak. Apurka-apurka, haren hostoak, lurrerantz okertuta, zuzenduz joan ziren, eta berriro ere eguzkira begiratzen zuten; horrela, poliki-poliki, bere silueta liraina berreskuratzen joan zen. Erabat berrezarrita egon zenean, kristalari begira, lore ederra zela ikusi zuen, eta pentsatu zuen: Ene! Orain arte ez naiz konturatu nor nintzen, nola egon naiz hain itsu?

   Arrosak bere egunak bere edertasuna ikusi gabe igaro zituela ikusi zuen. Bere buruari begiratu gabe, nor zen jakiteko. Benetan nor zaren jakin nahi baduzu, ahaztu inguruan ikusten duzuna eta begiratu beti zure bihotzean.



   Gogoetarako galderak:

             (Guztion artean berriz istorioa kontatu)

          Zein da ipuin honen mezua? Zer esaten digu?

         Hasieran arrosa lorategiaren alde baztertu batean eta sastraka artean zegoen bere burua ez zuelarik ikusten. Bukarean etxeko toki zaindu batean zegoen bere islaren kontzientea zelarik. Tokiak, hau da, non gauden eragina al du gugan? Nola zaindu dezakegu non gauden? Zein girotan hobeto gaude?

         Ipuinaren bukaeran bihotzean begiratu behar dugula esaten zaigu. Zer esan nahi du hori? Zer ikusi dezakegu gure bihotzetan?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!