lunes, 31 de mayo de 2021

Gelako ARGAZKIA + ikasturte bukaerako GOGOETA

 Zer baloreak landu ditugu kurtso honetan?

Edo zer ikasi duzu zuk ikasturte honetan, gela honetan?

  Zer eman dizute zure lagunek? Zer eman diozu zuk?


Ikasturtean zehar erabili diren gogoetak gogora daitezke:

https://bihotzonaelpilar.blogspot.com/

Dinamika egiteko:

1.    Ikasturte hasierako BIDEOA ikusi (Gogoratu nola hasi ginen):


2.   Galderak proposatu (hasieran daudenak)

3.   Galdera horiek pentsatzeko denbora utzi. Agian denbora tarte horretan BLOGa ikusteko aukera eman. Ondo legoke galderak papertxo batean erantzutea bakarka.

4.   Idatzitako zerbait konpartitzea. Ikasle bakoitzak gauza bat konpartitu behar du. Hemen garrantzitsua da besteek esaten dutena entzutea.

5.   Bukatutakoan, Kolore desberdineko bihotzak banatu (paperezkoak) eta behar dituzten hitzekin edo marrazkiekin betetzen dute.

6.   Gelako ARGAZKIA “kortxo”an jarri (gela barruan edo pasiluetan) eta ARGAZKIAREN inguruan ikasle bakoitzak egin duen bihotza.

7.   Edo gelako ARGAZKIA ikasle bakoitzari eman, eta egindako GOGOETA eta gero, argazkia apaindu bihotz batekin, edo konpartitu duen zerbaitekin edo… 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!