domingo, 4 de octubre de 2020

Gogoeta: ZUGAN SINETS EZAZU

 

Zugan sinets ezazu. Zure burua bilatu… aurkitu… eta asko maite ezazu



   Zenbaitetan ezgauza sentitzen gara. Zenbait gauzaren aurrean ezgauza… problema bat ebazteko, arazo bati aurre egiteko. Zenbaitetan porrota nabaritzen duzu azterketa batean, edota lagunekin, edota etxean, edota… eta zalantzatan hasten zara. Zure ahalmena eta balioa zalantzatan jartzen duzu eta etsipen esaldiak erabiltzen dituzu: “ezin dut”; “nik ez dut balio”, “besteak hobeak dira”… Zuere burua GEZURRETAN ari da: Uste duzuna baino gehiago ahal duzu. Guztiok dugu indar handi bat gure barnean, guztiok ditugu ahalmen izugarriak gure barruan. Fruitu asko eman dezaketen gaitasunak ditugu. Ez galdu zeure ametsak eta zeure bideari eutsi.

   Une batez begiak itxi eta nolakoa zaren pentsa ezazu. Zer bereizten zaitu besteengandik? Zertan zara trebea? Zerekin gozatzen al duzu? Zer daukazu besteei erakusteko? Guztiok dugu altxor bat geure barnean eta guztiok abileziak ditugu gure barruan. Trebetasun desberdinei esker gizarteak aurrera egiten du. Imajinatzen al duzu guztiok matematikatan trebeak izango bagina, baina oso txarrak eskulanetan? Mundua zehatza eta kalkulatua izango litzateke, arte lanik gabekoa, tristea… Beraz, argi izan guztion abileziak ezin bestekoak direla eta besteekin elkarbanatu behar ditugula. Zuk ere zeure abileziak dituzu. Hortaz, guztion artean mundua kolorez betetzen dugu.

   Zeure buruari galdegiozu: Zertan naiz ona? Zein dira nire abileziak?” Zuk egiten duzun edozein gauza balio du, gauza asko baitaude: margotzea, dantzatzea, kantatzea, kirolak egitea, lagunak izatea, besteen aurrean hitz egitea, ordenagailua erabiltzea, argazkiak ateratzea, sukaldatzea, naturaz gozatzea…

   Eta zu, zertan zara trebea?

   Gogora ezazu: Zugan sinets ezazu. Zure burua bilatu… aurkitu… eta asko maite ezazu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!