sábado, 1 de mayo de 2021

Gogoeta: Santa Juanaren antzera, egiten duzun guztian BIHOTZA jar ezazu

 

   Hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Santa Juanaren eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Santa Joanaren pausuak jarraitzea eta eredu gisa hartzea da gure asmoa.

   Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “BIHOTZ ONEKOA izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen bere asmoak aurrera eramateko.

   Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baina horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta egiten dugun guztian BIHOTZA jartzea da.

   Ez zaigu gehiegi kostatzen inguruan ditugunak zaintzea. Benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko.

   Bukatzeko, Santa Joanaren bizitza eta Mariaren Lagundiko bideotxo hau ikusiko dugu:

Non jaio zen Santa Juana? Zein urtetan?

Zein zen bere senarraren izena?

Bere senarra hiltzean, zer erabakitzen du Joanak? Zer sortu zuen Joanak?

Zergatik ospatzen da Santa Joanaren eguna maiatzaren 15ean?


sábado, 24 de abril de 2021

Dinamika: GURE BIZITZA POTE BATEAN

 Dinamika 1: BALIOEN GLOBOA

Jolas honek balioak erakusten dizkie haurrei, gainera dibertigarria da eta haien irudimena sustatzen du. Koloretako globoak eta papertxoak baino ez dituzu behar. Papertxo bakoitzean, jarduera bat jar dezakezu, hala nola balio baten adibide bat ematea, balio bat sinbolizatzen duen zerbait marraztea (bi haur eskutik helduta laguntasunaren sinbolo gisa). Gero besteei paperean ageri den balioa mimikaz ulertaraztea saiatu beharko dute. Segidan ikas dezaketen zenbait balio:

-          bi haur eskutik helduta laguntasunaren sinbolo gisa.

-          Haur batek besteari bere jolasa utzi eskuzabaltasunaren sinbolo gisa.

-         


Papertxoak prest dituzunean, sartu papertxo bana puxika bakoitzean eta puztu. Ume bakoitza bere tokian eserita egon daiteke lasai asko. Hezitzailek musika jarri eta globoa gelatik mugituko da neska-mutilek kontuz bultzatuta. Musika gelditzen denean, puxika duen ikasleak hartu eta hautsi egin beharko du eta paperean agertzen den jarduera mimikaz egin, bere lagunek asmatzen duten arte. Asko dibertituko dira eta maitasuna, talde-lana eta lankidetza zer diren ikasiko dute.

Dinamika 2: GOGOETA EGITEKO BERRIAK

Helburua: taldearen espiritu kritikoa elikatzea eta baloreak lantzea.

Denbora: Saio bat.

Tokia: Gela.

Beharrezko materialak: egunkari digitalak.

Jarraitu beharreko urratsak:

Taldeko bideratzaileak arrazismoarekin, animalien torturarekin, gerrarekin edo indarkeriarekin, droga-trafikoarekin, eskola-absentismoarekin, bullying-arekin eta abarrekin lotutako albisteak bilatzea eskatuko die ikasleei (ordenagailuz egin dezakete egunkari digitaletan begiratuta).

Albisteak denon artean irakurtzen dira eta galdera hauei erantzuten zaie: zer? nor? noiz? nola? eta zergatik?

Galderei erantzun ondoren, gaiari buruz hausnartzen da, eta giro egokia sortzen da, mutilek beren iritzia eman eta beren ikuspuntua lagunekin parteka dezaten, zer iritzi duten argudiatuz eta.


Dinamika 3: BALOREEN ENKANTEA

https://elcasopablo.com/2017/07/25/subasta-de-valores/

Helburuak: Bere bizitzako balio-eskalaz jabetzea eta partekatzea. Lehenesten ikastea. Estrategiak aplikatu.

Garapena:

Lehenik, enkantean jarriko ditugun “produktuen” zerrenda emango diegu.

Produktuen zerrenda:

 

1.- Notetan beti bikain egotea

2.- Munduko ingurumen-arazoak konpontzea

3.- Egun bat pasatu zure aktore gogokoenarekin

4.- Bizitza osorako osasun ona izatea

5.-Munduko pertsonarik erakargarriena izatea

6.- Nahi duzun guztia jan ahal izatea urtebetez, gizendu gabe

7.- Opor ezin hobeak gurasoentzat

8.- Supermerkatu bat erosteko 20 orga doan eraman ahal izatea

9.-Herrialdeko gobernuburu izatea urtebetez

10.- Munduaren inguruko bidaia

11.- Bizitza osorako lagun bat izatea

12.- Guztiontzako etxea eta eskola

13.- Jolas areto bat zuretzat

14.- 150 urte bizitzea

 

Eta ikasle bakoitzari eskatzen diogu 1etik 10era zerrendatzeko, produktu horri ematen dioten lehentasunaren arabera. Interesgarria litzateke, pertsona bakoitzak bere lehen hiru aukerak konpartitzea gelaren aurrean.

Gero, taldean jarrita (launaka adibidez), “produktuekiko” lehentasunak zehaztu behar dituzte. Produktu bakarra dagoenez enkante batean, puntu gehien jartzen duen taldeak irabaziko du.

Talde bakoitzari 1.000 puntu emango zaizkio enkanterako.

Lote bakoitza 5 puntutan hasten da, eta puja 5en multiploekin baino ezin da handitu.

“Produktu” bat esleitzean, zein taldek eramango duen eta zenbat puntu gastatu diren adieraziko da.

Hori azaldu ondoren, dinamizatzaileak enkantea egingo du, eta “produktu” bakoitza zerrendan agertzen den ordenan eskainiko du.

 Produktu bat inork erosten ez badu, “gorde” egingo dugu, eta hurrengoekin jarraituko dugu.

Enkantea amaitutakoan, talde bakoitzak “produktuak” lortu dituela ikusiko dugu, eta dinamika horretatik atera duguna ebaluatu eta hausnartuko dugu:

1.- Nor geratu zen lehenengo dirurik gabe? Zergatik uste duzu dirurik gabe hain azkar geratu zirela?

2.- Nori sobratu zitzaion dirua edo nori bururatu zitzaion azkena? Zergatik gorde zuten denbora gehiago dirua?

3.- Zer gauza erosi zituzten lehenbizi? Zergatik?

4.- Zein produkturen truke ordaindu zuten gehiago? Zergatik?

5.- Zer produkturen truke ordaindu zuten gutxiago? Zergatik?

6.- Zer sentitu zuten beste batek asko maite zuen “produktu” bat irabazi zionean?

7.- Zer sentitu zuten diru faltagatik erosi ezin zituzten “produktu” desiragarriak eskaintzen zirela entzutean?

8.- Dirurik ez izateagatik edo talde batek irabazi zizuelako erosi ezin izan dituzuen produktuengatik, zer eskainiko zenuke zuk erosi dituzun gauzetatik?

sábado, 17 de abril de 2021

Bideoa: GURE BIZITZA POTE BATEAN (El frasco de la vida)

 Bideoa ikusi baino lehen galdera hauek erantzun:

- Ondo erabiltzen duzu zure bizitzako denbora?

- Zeintzuk dira zure lehentasunak eta kezkak?

 Hau lantzeko bideo hauek proposatzen dizkizuegu. Aukera ezazu aproposena gelan ikusteko:

- Ingelesez azalduta azpitituluekin gazteleraz:

  - Irudiak eta gazteleraz idatzita:

     - Umeentzako ipuinak:

Bideoa ikusi ondoren galdera hauek erantzun:

- Zeintzuk dira zure golf pilotak? Eta harriak? Eta hondarra?

- Zure bizitzako potea ondo betetzen al duzu? Nola? Zer erabiliz?

- Zer ikasi duzu gogoeta honekin?

jueves, 8 de abril de 2021

GOGOETA: Zure BIHOTZA non, zure ABERASTASUNA han! Non jarriko duzu zuk bihotza?

 

    Zer moduz oporretan? Zer da oporretatik gehien baloratzen duzuna? Zer da gehien gustatzen zaizuna? Bizitza sendo bat izateko garai bakoitzean bizi beharrekoak ondo bizitzen ikasi behar dugu. Ongietorri eskolara! Zer da eskolatik gehien baloratzen duzuna? Zergatik etor dakizuke ondo eskolara etortzea?

   Batzutan oporretan, besteetan familian edo eskolan edo kirol-taldean edo dantza-taldean edo… Zein gauza gehiago egiten dituzu? Duzun bizitzan, zein dira gauzarik garrantzitsuenak zuretzat? Saia zaitez zuretzako garrantzitsu diren hiru gauza pentsatzen.

Pentsatu dituzun horiek kontuan izanik, ez ahaztu hauek:

Bihotza jarri pertsona hobea izaten.

Bihotza jarri errespetuan.

Bihotza jarri irribarre egitean.

Bihotza jarri eskolako zure lagunekin konpartitzean eta elkarbizitzean.

Bihotza jarri ikasturteaz gozatzean zentzu guztietan: giro ona sortuz, lagunak zainduz, ikasiz…

Bihotza jarri uste duzunaz, errespetuz eta beldurrik gabe esaten esan behar duzunaz.

Bihotza jarri bakarrik daudenekin egoten zarenean.

Bihotza jarri gozatzean.

Bihotza jarri ikasturtea bene-benetan ondo eramaten.

Bihotza jarri taldea egiten.

Bihotza jarri laguna izaten.

Bihotza jarri ondokoarekin erlazionatzen modu egokian.

Jada, hilabete asko daramagu eskolan, gogoeta egin:

Non jarriko duzu zuk bihotza hilabete honetan?




lunes, 5 de abril de 2021

Pazko zoriontsua izan! ¡Feliz Pascua de Resurrección!

Jesusek berpiztu egin du eta gure ONDOAN jarraitzen du eguneroko bizitzan. EZ baduzu ikusten, begiratu zure bihotzean eta egunero zurekin gurutzatzen diren pertsona guztiengan. BERAK beti egiten du gurekin TOPO EGITEKO. Pazko zoriontsua izan dezagula!

Jesús ha resucitado y sigue ACOMPAÑÁNDONOS en la vida de cada día. Si NO le ves, mira dentro de tu corazón y en todas las personas que se cruzan todos los días contigo. ÉL siempre hace por ENCONTRARSE con nosotros. ¡Feliz Pascua de Resurrección!



domingo, 14 de marzo de 2021

Bideoak: Emakumea zientzian eta teknologian

    1903. urtetik, 17 emakumek bakarrik jaso zuten Nobel Saria fisika, kimika eta medikuntzan. Gaur egun, nesken %4,7k bakarrik ingeniaritzan edo konputazioan karrera egingo dute. Beren gaitasunak mugatzen dituzten estereotipoak daude honen atzean. Hau dela eta, garrantzitsua da estereotipo hauek gainditzea.

BIDEO 1: Ametsen bretxaldea / La brecha de los sueños / The dream gap


BIDEO 2: NO MORE MATILDAS


Gogoetarako galderak:

   Zer iruditu zaizu deigarri bideoan?

   Zein datu esanguratsu esaten ditu?

   Zer iritzia duzu?

   Zure ustez, zerbait aldatu behar al dugu berdintasuna lortzeko? zer?

domingo, 7 de marzo de 2021

MARTXOAK 8: Emakumearen nazioarteko eguna

 Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutuko ditugu eskolan zehar.


HAUR HEZKUNTZA

Ikasle bakoitzari fitxa bat banatuko zaio. Fitxa horretan ikasleentzat garrantzitsua den emakumearen argazki bat itsatsiko dute. Alboan, gurasoen laguntzarekin, idatzi beharko zergatik maite duten emakume hori, bere garrantzia haien bizitzan.

Bukatzean pasiloetan itsatsiko dira.



LEHEN HEZKUNTZA

Kurtso bakoitzeko mural bat prestatuko da. Mural hori ikasleek margotuko dute.

1.       Etxetik maite duten emakume baten argazki ekarri beharko dute.

2.       Orri batean argazkia itsatsi eta ondorengo galderak erantzungo dituzte: Nor da? Non jaio da? Zergatik da garrantzitsua zuretzat?

Bukatzeko, argazki guztiak muralean itsatsiko dira irudiaren inguruan



DBH

1.- Ume bakoitzak bere inguruko emakume garrantzitsu baten argazkiak ekarri behar ditu.

2.- Orri batean argazkiak eta testu txiki bat jarri eta idatziko dute (Zein den, non jaio den, zergatik den garrantzitsua niretzat...)

3.- Neska-mutilek egindakoak, irudi baten inguruan jarriko dira itsatsita.




UDA POLITA IZAN!