sábado, 1 de mayo de 2021

Gogoeta: Santa Juanaren antzera, egiten duzun guztian BIHOTZA jar ezazu

 

   Hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Santa Juanaren eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Santa Joanaren pausuak jarraitzea eta eredu gisa hartzea da gure asmoa.

   Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “BIHOTZ ONEKOA izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen bere asmoak aurrera eramateko.

   Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baina horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta egiten dugun guztian BIHOTZA jartzea da.

   Ez zaigu gehiegi kostatzen inguruan ditugunak zaintzea. Benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko.

   Bukatzeko, Santa Joanaren bizitza eta Mariaren Lagundiko bideotxo hau ikusiko dugu:

Non jaio zen Santa Juana? Zein urtetan?

Zein zen bere senarraren izena?

Bere senarra hiltzean, zer erabakitzen du Joanak? Zer sortu zuen Joanak?

Zergatik ospatzen da Santa Joanaren eguna maiatzaren 15ean?


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!