sábado, 20 de febrero de 2021

Keinua 2: HEGAN EGITEKO nire ARMARRIA egiten

Helburua: Norberaren nortasunaren alderdi positiboak, norberak garrantzitsutzat jotzen

dituenak, taldeari jakinaraztea.


Garapena: Egin beharreko lana hauxe da:

Ikasle bakoitzak armarri bat egingo du, bere armarri pertsonala. Bertan irudikatu behar dira bere

nortasunaren alderdi garrantzitsuenak, positiboak direnak.

1.- Alderdi hauek irudika daitezke:

- Bakoitzak lortu duen onena.

- Norberaren ezaugarri gustukoenak.

- Norberak gehiago estimatzen duen zaletasuna.

- Norberarentzako helburu garrantzitsuenak.

Baina, beti, gauza positiboak baino ez dira irudikatu behar.

2.- Marrazkiaren, argazkien, testuaren eta abarren bidez egin daiteke.

3.- Armarria irudikatu nahi diren alderdi guztietan zatitzen da, eta lauki bakoitzean alderdi
bakarra irudikatzen da.

4.- Lana amaitutakoan, bakoitzak bere armarria paretan edo guztiok ikusten duten leku batean
jartzen du.

5.- Denak amaitu ondoren, denbora uzten da ikasleek lanak azter ditzaten, ikasgelaren inguruan
paseatuz eta armarrietan arreta jarriz. Ondoren, gai horiei buruzko elkarrizketa hasten da:

• Esanahia ulertzen ez den lan baten alderdiak.
• Gelakideren baten zein alderdi gustatu zaizkidan.

• …

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!