domingo, 28 de febrero de 2021

GOGOETA: Amets ezazu berdintasunezko mundua, berdintasunean bizi!

 

   Martxoari hasiera emango diogu, eta martxoak 8 hartuko dugu abiapuntu bezala. Horregatik uste dugu hilabete honetan zehar BERDINTASUNA zentzu guztietan lantzea ezinbestekoa dela. Gure gizartean oraindik gauza asko daude aldatzeko eta estereotipoak puskatzeko. Beraz, bultza dezagun gure geletan desberdintasun guztien gainetik, guztiak berdinak garela, eskubide eta betebehar berdinekin.

   Zer ospatzen da MARTXOAK 8an?

   Zure ustez, zergatik da garrantzitsua egun hau ospatzea?

   Egun bateko gauza da edo egun guztietan egin beharreko gauza?

Orain zentratuta gaudela eta badakigun zertaz ari garen bideotxo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu (bi bideotxo aurkezten dizkizugu, gelarako bat aukera ezazu -edo akaso biak lan ditzakezu-):

BIDEO 1: BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN:


BIDEO 2: KOTXEA HARTZEA ERABAKI ZUEN NESKA (LA MUJER QUE ELIGIÓ CONDUCIR)

Bideoak ikusi eta gero, galdera hauek lan itzazu:

          Zer da estereotipo bat?

          Zein estereotipori buruz ari da bideotxoa?

          Emakume-gizonezkoen arteko zein estereotipo ezagutzen dituzu?

          Zer egin dezakegu estereotipo horiek gainditzeko? Har ezazu konpromezu bat.

   Amets ezazu berdintasunezko ikastetxea, berdintasunezko mundua, berdintasunean bizi; egunero martxoaren 8!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!