domingo, 7 de febrero de 2021

Ipuina: HEGAN EGITEN AUSART ZAITEZ

Errege batek bi belatz txiki jaso zituen opari gisa, eta hegaztien maisuari eman zizkion entrenatzeko.

Hilabete batzuk igaro ondoren, maisuak erregeari esan zion belatzetako bat hegaka ondo ari zela. Beste hegaztia, aldiz, maisuak ez zekien zergatik, ez zen mugitu lehenengo egunean utzi zuten adarretik.

Erregeak petrikiloei eta sendagileei deitu zien belatza ikus zezaten, baina inork ezin izan zuen hegarazi.

Orduan, gorteko kideei agindu zien hegan egitearen misioa, baina inork ezin izan zuen lortu. Hurrengo egunetan, leihotik, hegaztiak geldirik jarraitzen zuela ikusi zuen erregeak. Orduan, belatzera hegan egingo zuen pertsonari saria eskainiko ziola jakinaraztea erabaki zuen.

Hurrengo goizean, belatza astiro-astiro hegan ikusi zuen lorategiaren gainetik.

Erregeak bere gorteari agindu zion: "Ekar nazazue mirari horren egilea".

Gorteak nekazari bati aurkeztu zion berehala.

Erregeak galdetu zion: “Zuk belatzak hegan egitea lortu duzu. Nola egin duzu? Magoa al zara?

Beldurtuta, nekazariak erregeari esan zion: “nire erregea, erraza izan da. Adarra moztu dut, eta belatzak hegan egin du. Hegoak dituela konturatu da eta hegan egin du”.


Gogoetarako:

·         Zer kontatzen da ipuin honetan?

·         Adarraren gainean mugitu gabe gelditzeak, ondo egiten al digu? Zergatik?

·         Zuk, zein adar moztu behar dituzu?

·         Zergatik da garrantzitsua hegan egitea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!