domingo, 31 de enero de 2021

Gogoeta: EZ UTZI HEGAN EGITEARI

Egin hegan beti zure helburuen norabidean.

Ez dio axola zer altu dauden,

beti lortuko dituzu.

Batzuetan, bakarrik sentituko zara,

Besteetan, bat jendetzaren erdian.

Hala ere gogora ezazu... inoiz ez utzi hegan egiteari!


Oztopoak aurkituko dituzu.

Batzuetan hasierara itzuli beharko duzu

eta dena berriro hasi.

Atzera egiteko gogoa izango duzu,

baina beti egongo da norbait zuri adorea emateko,

konfiantzako norbait bidea luzea denean.

Liskarrak daudenean

talde-lanaren garrantzia ulertuko duzu.

Eta lorpen bakoitzarekin

garaipen bakoitza elkarrekin ospatu ahal izango duzu.


Horregatik... inoiz ez utzi hegan egiteari!


Ausartu zaitez.

Ez utzi haizeak eraman zaitzan.

Murgildu zure helburuetan,

adi egon aukerei

haiek askoz altuera handiagoetara eramango zaituzte eta.


Horregatik... inoiz ez utzi hegan egiteari!



Gogoeta egin:

·      Zer datorkizu burura hitz hauek entzuten dituzunean?

·     Inoiz ez utzi hegan egiteari esaten dugunean, zer esaten ari gara?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!