domingo, 6 de diciembre de 2020

Ipuina: BISITA

Mattin mendiko herri txiki bateko zapatari apala zen. Bakarrik bizi zen. Urteak ziren alargun zegoela eta semeak hirira joan zirela lan bila.

Mattinek, gauero, lotara joan aurretik, pixka bat irakurtzen zuen etxeko suaren aurrean. Gau hartan, asaldatuta esnatu zen. Argi eta garbi entzun zuen ahots bat: “Martín, bihar Jesusen bisita izango duzu”. Jaiki egin zen, baina ez zegoen inor etxean, ezta kanpoan ere gau hotzeko ordu horietan...

Mattin oso goiz jaiki zen eta bere zapata-lantegia txukundu zuen. Jesusek dena perfektua aurkitu behar zuen etaa. Leihoaren aurrean jarri zen lanean, kaletik nor pasatzen zen ikusteko. Handik gutxira, harapoz eta oinutsez jantzitako eskale bat ikusi zuen. Bihotza errukiturik, berehala jaiki zen, eta etxean sartu zuen sute ondoan berotu zedin. Katilu bat esne bero eman zion, eta ogiarekin, gaztarekin eta frutarekin pakete bat prestatu zion biderako, eta zapatak oparitu zizkion.

Berriz lanera ekin zion gazte alargun bat bere semearekin, hotzez erdi hilik, pasatzen ikusi zuenean. Haiek ere pasatu zituen bere etxera. Eguerdia zenez, mahaian eseri zituen eta zopa ederra atera zien. Zopa Jesusen bisitarako prestatua zuen. Zopa hartu eta gero, emaztearen eta semeetako baten beroki baten bila joan zen eta hotz gehiago ez izateko eman zien.

Arratsaldea igaro eta Mattin tristetu egin zen, Jesus ez zelako agertzen. Ateko kanpaia jo zuen eta Jesus zela sinetsarazi zuen. Atea bortizkeria pixka batekin ireki zen, eta herriko mozkortuta azaldu zen.

-      Hauxe bakarrik falta zen! Eta Jesus oraintxe iristen bada! – Esan zuen Mattinek

-      Egarriz nago – esan zuen mozkortuak.

Eta Mattinek, mahaian kokatuz, ur-pitxer bat atera zion eta plater bat jarri zion aurrean, eguerdiko zoparen hondakinekin.

Mozkortuta alde egin zuenean gaua zen. Mattin oso triste zegoen, Jesusen bisita ez zuen izan eta. Etxeko suaren aurrean eseri zen eta gauero irakurtzen zuen liburua hartu zuen. Liburuan hau irakurri zuen:

Gosea izan nuen eta jaten eman zenidan, egarri izan nintzen eta edaten eman zenidan, biluzik nengoen eta jantzi zenidan... Nire txikitako batekin egin zenuen bakoitzean, niri egin zenidan.

Zapatari gizajoari aurpegia argitu zitzaion. Jesusek bisita egin zion, noski! Ez behin, hiru aldiz baizik! Eta Mattin, gau hartan, munduko gizonik zoriontsuena zela pentsatzen aritu zen...".

Abendualdia, Jainkoaren etorreraren itxaropena da, eta era askotara etortzen zaigu. Zein aurpegitan ikusten duzu zuk Jesus?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!