domingo, 13 de diciembre de 2020

Dinamika:GABONETAKO IZARRA

  

Gabonetako zuhaitzaren izarra Belengo izarra da. Bibliako Itun Berriaren arabera, Errege Magoak Jesusen jaioterrira eraman zituen astroa izan zen.

Elementu horrek sinestunak gidatzen dituen argia, itxaropena eta fedea sinbolizatzen ditu, Belengo izarrak Errege Magoak gidatu zituen bezala.

 Ikasle bakoitzari koloreko papertxo bat emango diogu. Eta bakoitzak bost punta dituen izartxo bat egingo du (bideotutoriala beha ezazu)

Behin izarra eginda dagoen, izar bakoitzaren adarretan (bost adar dira) idatziko dugu galdera hau erantzuten: “Zer zaindu behar dugu GABONetan? Zer baloratuko dugu? Zeri emango diogu indarra GABONetan?


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!