viernes, 15 de enero de 2021

KANTU KOLORE -ZUEKIN- (kanta eta letra)

 


Munduko bazter guztietan

denak libre jaioak gara.

Han garela, hemen, edonor garen

unibertsoko parte gara.

 

Mila kolore azaletan

ta mila eskubide ahoan.

Gure maitasuna, zure elkartasuna

sentituko dut nik zainetan.

 

Azaldu zaitez ta ongi etorri,

eskuak zabalik, giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin bizirik.

 

Irribarrez duintasuna

bermatu nire alaitasuna.

Haurrak haurrekin jolas elkarrekin,

eskurik esku maitasuna.

 

Besarkatu ta babesa eman,

berotasuna zure ondoan.

Eri eta zauri, behar duenari

lagundu eta muxu eman.

 

Azaldu zaitez ta ongi etorri,

eskuak zabalik, giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin bizirik

 

Elkarrekin guztiok bat eginez,

bizitza, batera zuekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!