domingo, 1 de noviembre de 2020

GOGOETA: Mariaren antzera, egiten duzun guztian bihotza jar ezazu

   Ba al dakizu zein den aurtengo LELOA? Zalantza baldin badaukazu, pista bat emango dizut: Gelan jarrita daukazu ikusgai. Konturatu al zara? BAAAAAI, BIHOTZ ONA da. Bestaldetik ere, azaroan sartu gara eta, guretzako inportantea den zein festa ospatzen dugu azaroan? Asmatuko al zenuke? BAAAAAI, MARIA HAURRAREN jaia da. Bada, hilabete honetan lelo honekin arituko gara: “Mariaren antzera, egiten duzun guztian bihotza jar ezazu”. Hilabete honetan hiru gauza interesgarri elkartzea gustatuko litzaiguke: MARIA, BIHOTZ ONA eta SOLIDARITATEA.


   Eskolan urtero ospatzen ditugu bai MARIA bai SOLIDARITATEA. Ez dugu ahaztu behar MARIAk bizitzari, Jesusi eta pertsona ona izateari buruz esaten diguna, eta ez dugu ahaztu behar munduan konpartitu behar dugula. Maria Haurraren asteari beti lotzen diogu proiektu solidario bat eta hilabete honetan zehar hainbestetan entzungo dugun SOLIDARITATEA jorratuko dugu.

   Gogoratzen al duzue, azkeneko urteetan, zein den HAITIn laguntzen ari ginen proiektuaren izena? Bai!!! Oso ondo, BEDOU proiektua zen! Eta oso ondo gogoratuko zenuten bezala, Mariaren Lagundiak bertan duen eskolan lagundu genuen: eraikuntza hobetuz, ikasteko materailez ornituz eta ikasleek behintzat otordu bat izan dezaten ahalbidetuz… Aurten kontinentez aldatuko gara eta AFRIKA aldera joango gara, TANZANIAra hain zuzen ere, ILALA proiektua edo TANZANIA proiektua, Mariaren Lagundiak duen ESKOLAGUNEAREN ERAIKUNTZAN.

   Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure ingurukoekin eskuzabalak izaten erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren ontasuna gogoratzen ari garenez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Prest al gaude solidarioa izateko?

Gogora ezazu hilabete honetako leloa:

MARIAren antzera egiten duzun guztian BIHOTZA jar dezagun, baita SOLIDARIOAK izaten ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UDA POLITA IZAN!